2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Barria 2014

                             BARRIA 2014

Duela 2 hilabete, Barriara joan ginen aste bat pasatzera. Ez da izan gure lehenengo urtean han, beste aldietan egon gara, baina beste guztiak euskaraz izan dira, aurten ingelesez zen.Horretarako lau monitore britainiar genituen: Gavin, Phoebe, Jess eta Josh.

Urtarrilaren 20-tik 24-ra egon ginen Barrian 2.B eta 2.C elkarrekin. Gure ingelesa praktikatzen genuen monitoreekin, egia esateko, asko laguntzen ziguten. Leku guztietan bezala, arauak zeuden, eta astelehenean egin genuen lehenengo aktibitatea arauak birpasatzea izan zen. Astean zehar denbora libre asko eduki genuen baina oso eguraldi txarra egin zuenez, barrualdean pasatzea nahiago genuen kanpoaldean baino. Barrualdean pin-pong jolasten genuen edo hitz egiten genuen, gainera, kanpoaldean ez zeuden gauza asko dibertitzeko. Aktibitate asko egin genituen: mendira joan, film bat grabatu, eskulan asko egin, argazki ikastaro bat, jolas asko... batzuk besteak baino hobeagoak ziren, baina guztiekin oso ondo pasatzen genuen.


Nire ustez, oso aste ona izan zen, prest nago errepikatzeko. Ginera, egia esateko, faltan botatzen ditut Barria eta monitoreak.

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Argudiozko testua

                                   KATALUNIAKO INDEPENDENTZIA

Kataluniako independentzia ona da, edo hori esaten dute politikari eta kataluniar batzuk. Gutako askok ez dugu horrela pentsatzen, ezta kataluniar askok ere. Independentzia gauza onak erakarri ahal ditu, baina gauza txarrak ere. Ez dut uste independentzia ideiarik onena dela orain.
 
    Katalunian Espainiatik etorritako familia asko daude, %15- a, hain zuzen ere, ez dut uste haiek independentziaren alde daudela. Gainera, horietako familia gehienek Kataluniatik kanpo dute familia, independentzia onartzen bada, senide horiek bisitatzea askoz garestiagoa izango zen. Eta horrez gain, Kataluniara oporretan joatea askoz zailagoa eta garestiagoa izango zen.
 
    Badirudi Kataluniar asko nahi dutela independentzia, hori egia da, baina, ez dutenak nahi? Katalunian bizi diren %49 -a ez dute independentziarik nahi eta hori bakarrik barruan, Espainiako jende askok ez du independentzia onartzen.
 
    Egia da, ere, Kataluniarrek haiek ordaindu beharko ez zuten zorrak ordaintzen ari direla, eta ez zuten diru hori ordaintzen egon behar, baina hori gertatzen da autonomia-erkidego guztietan, gainera, ez da bakarrik hori, baizik eta gainerako espainiarrek, haiek gehiago ordainduko beharko zuten.
 
    Laburtuz, ez dut uste Kataluniako independentzia onena dela momentu honetan, arazoak hobeto konpontzen dira elkarrekin egonda, eta Espainiako arazoekin berdin. Beharbada, ezberdin pentsatuko nuke Kataluniarra banintz edo Euskadiko independentziari buruz hitz egingo bagenu, baina hau da nire ikuspuntua kasu honetan.
 
                                                                                                  Zuriñe González.