BARRIA
2014
Duela
2 hilabete, Barriara joan ginen aste bat pasatzera. Ez da izan gure
lehenengo urtean han, beste aldietan egon gara, baina beste guztiak
euskaraz izan dira, aurten ingelesez zen.Horretarako lau monitore
britainiar genituen: Gavin, Phoebe, Jess eta Josh.
Urtarrilaren
20-tik 24-ra egon ginen Barrian 2.B eta 2.C elkarrekin. Gure ingelesa
praktikatzen genuen monitoreekin, egia esateko, asko laguntzen
ziguten. Leku guztietan bezala, arauak zeuden, eta astelehenean egin
genuen lehenengo aktibitatea arauak birpasatzea izan zen. Astean
zehar denbora libre asko eduki genuen baina oso eguraldi txarra egin
zuenez, barrualdean pasatzea nahiago genuen kanpoaldean baino.
Barrualdean pin-pong jolasten genuen edo hitz egiten genuen,
gainera, kanpoaldean ez zeuden gauza asko dibertitzeko. Aktibitate
asko egin genituen: mendira joan, film bat grabatu, eskulan asko
egin, argazki ikastaro bat, jolas asko... batzuk besteak baino
hobeagoak ziren, baina guztiekin oso ondo pasatzen genuen.
Nire
ustez, oso aste ona izan zen, prest nago errepikatzeko. Ginera, egia
esateko, faltan botatzen ditut Barria eta monitoreak.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina