2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Barria 2014

                             BARRIA 2014

Duela 2 hilabete, Barriara joan ginen aste bat pasatzera. Ez da izan gure lehenengo urtean han, beste aldietan egon gara, baina beste guztiak euskaraz izan dira, aurten ingelesez zen.Horretarako lau monitore britainiar genituen: Gavin, Phoebe, Jess eta Josh.

Urtarrilaren 20-tik 24-ra egon ginen Barrian 2.B eta 2.C elkarrekin. Gure ingelesa praktikatzen genuen monitoreekin, egia esateko, asko laguntzen ziguten. Leku guztietan bezala, arauak zeuden, eta astelehenean egin genuen lehenengo aktibitatea arauak birpasatzea izan zen. Astean zehar denbora libre asko eduki genuen baina oso eguraldi txarra egin zuenez, barrualdean pasatzea nahiago genuen kanpoaldean baino. Barrualdean pin-pong jolasten genuen edo hitz egiten genuen, gainera, kanpoaldean ez zeuden gauza asko dibertitzeko. Aktibitate asko egin genituen: mendira joan, film bat grabatu, eskulan asko egin, argazki ikastaro bat, jolas asko... batzuk besteak baino hobeagoak ziren, baina guztiekin oso ondo pasatzen genuen.


Nire ustez, oso aste ona izan zen, prest nago errepikatzeko. Ginera, egia esateko, faltan botatzen ditut Barria eta monitoreak.